Alkateari eskabidea
Jose Maria Arizaga
Soraluzeko alkatea
Soraluzeko Udaletxea
20590 (Soraluze)
Jaun Hori:
Nik, Maider Garciak, Soraluzen, Ezozi Bideko 6, 2. eskuinean bizi eta 14735410 NAN zenbakidunaren jabe naizenak, eskaera egiteko asmotan, zugana jotzen dut:
4. mailako ikasleak gara, kurtso bukaeran urtero bezala, ikas bidaira joateko asmoa daukagu. Ekintza hau aurrera eramateko urtean zehar hainbat gauza egin ditugu dirua irabazteko, baina hori guretzat ez da nahikoa.
Hau dela eta, Soraluzeko udalari diru laguntza bat eskatzen diogu. Herritar guztiak dakigu udalak ez duela gazteentzako ekintzetan dirurik erabiltzen.
Beraz, une polita izango litzateke gazteak gogoan izateko.
Gure eskaria kontutan hartuko duzulakoan, agurtzen zaitut.
Maider Garcia, ikas bidaiako ordezkaria.
Soraluze, 2007ko azaroak 13